AUKERA BERDINTASUNA

Gure hiriko jaietan ezintasunen bat duten pertsonei aukera berberak eskaintzeko asmoz, Bilboko Udaleko JAIETAKO BATZORDEAK herritar guztiei jakinarazten dizkie 2013ko ASTE NAGUSIA denontzat izan dadin hartu dituen neurriak. Hona hemen:

  1. Agurrean, pregoian eta haurrentzako antzerkian( 17, 19 eta 23 egunetan) eta Arriaga plazako kale antzerkian 19an eguerdiko saioan, 20an eguerdiko saioan eta 23an eguerdiko saioan zeinu bidezko lengoaiaren interprete bat egotea.
  2. Egitarau nagusia Braillez argitaratzea. Egitarau horiek leku hauetan egongo dira: Udalaren Informazio Bulegoan, ONCE erakundearen egoitzan (Perez Galdos 11) eta BET bulegoetan: Arriagan, Zabalguneko plaza 11, Abandoibarra 2an, Aireportuan, La Bolsa Udaltegian,Txikigune eta Barrainkua Udaltegian.
  3.  Jaietako kartelaren deskribapen idatzia egingo du kartelaren autoreak.Deskribapen hau brailliez idatzia egongo da goikaldean aipatzen diren puntu guztietan.
  4. MARIJAIA eskala txiki berezian egitea, ondo ikusten ez duten pertsonentzat. Txikigunean (Dña. Casilda parkea ,Anselmo Clavé kalea) .
  5. Gargantuan arranpa berezia jarriko da zailtasun fisikoak dituzten umeentzat(kokakena: Txikigunea).
  6. Begirale espezializatuak Txikigunean.
  7. Txikiguneko ekintza guztiak ezintasun ezberdinak dituzten pertsonen parte-hartze aktiborako daude diseinatuta, honakoak salbu: Untziolak (ezintasun motaren eta mailaren arabera) eta Irratia (entzuteko arazoak dituzten pertsonak salbu).
  8. Abandoibarrako kontzertuetan ,espazio berezia erreserbaturik eskenatokiaren albo batean. Gizakundeko elizan, musika klasikoa (kontzertu hasi baino ordu bete lehenagora arte).
  9. Autobus zerbitzua .
  10. Jai gunetan komun egokituak jartzea.

(#) Ikur hau daukaten jardueretan zeinu bidezko hizkeraren interprete bat egongo da.

Testu gutxikoaIkur hau duten jarduerak testu gutxiko jarduerak izango dira .

Acceso adaptadoIkur hau daukaten jardueretan elbarriek leku berezia edukiko dute.